Antolatzaileak landu genituen. Zenbeit testuetako antolatzaileak aztertu genituen eta kolorekin testuan identifikatzen genituen.
Informazioaren
egituratzaileak
Iruzkingileak Ba, horiek horrela...
Ordenatzaileak Lehenik, lehenbizi / bigarrenik / hirugarrenik
/ azkenik, buruenik...; (alde) batetik /
bestetik, beste aldetik, bateko / besteko...
Zeharkariak Hau dela eta, bide batez, bidenabar, horren
karietara...
Operatzaile
argudiozkoak
Indartzaileak Benetan, berez, zinez, hain zuzen ere...
Zehatzaileak Adibidez, argibidez, esate baterako / errate
baterako, esaterako / erraterako,
konparaziorako, konparazio baterako,
konparazione, kasu, kasurako...
Lokailuak Emendiozkoak Ere, eta, gainera, bestalde / bertzalde, era
berean, halaber, orobat, berebat, behintzat,
bederen, bederik, behinik behin, segurik...
Hautakariak Bestela / bestenaz / bertzenaz, beste gisan,
edo, osterantzean, gainerakoan
Aurkaritzakoak Baina, ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik,
bizkitartean, bitartean, bien bitartean, alta,
alabaina, dena dela, dena den, guztiarekin
ere, guztiaz ere, hala ere (halere), hala eta
guztiz ere, haatik / hargatik, horratik /
horregatik, edozein modutan, nolanahi ere,
nolanahiko gisan, zernahi gisa, zernahi dela...
Ondoriozkoak Beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez,
horrenbestez, hainbestez, halatan, hala, hola
bada, hala bada
Kausazkoak Zeren, zergatik, alabaina 'zeren', bada
'zeren', izan ere
Birformulatzaileak Esplikatiboak Hau da, hots, alegia...
Zuzentzaileak Hobeki erran / hobeki esan(da) / hobeto
esan(da), bestela esan, zehazki(ago) esan...
Laburbiltzaileak Azken batean, azken finean, laburbilduz, hitz
batean...
Berbaldi
markatzaileak
Epistemikoak
ἐðéóôήìç, ἐðéóôήìçs
'adimena', 'jakintza',
'zientzia'
Noski, naski, antza, omen, ote, agidanean,
agidanez, jakina, dirudienez, irudi duenez,
nonbait...
Deontikoak Tira, ongi da
Besteratzaileak Aizu, aizue...
Metadiskurtsiboak Zera, ba...
Tcpzz dokumentua, lokailuak:
ATARI GISA
Euskaltzaindiko Argitalpenen batzordea Uribeko Etxebarrin (Bizkaia) bildu zen 1985eko irailaren 26an eta erabaki garrantzitsu hau hartu zuen, hots, «Onomasticon Vasconiae» izeneko liburu-bilduma sortzea, bertan toki-izen eta pertsona-izenei buruzko ikerlanak agertzeko.
Erabaki hori hartzean Euskaltzaindiak badaki hasierako bere egitasmoei lotzen dela. Horretzaz jabetzeko aski da 1920ko Barne Araudiak dioena gogoratzea. Araudi honetan Iker saileko batzordeen artean honako hau dator: «Iztegia atontzeko batzorde batek toki ta giza-izenak bilduko ditu» (Barneko Araudia I, 2).
Ezagunak dira Eleizalde jaun euskaltzainak RIEV-en agertu zituen toki-izenen zerrendak. Eta hil zenean (1923) izen-bilketa joria utzi zuen Eusko Ikaskuntzaren artxibategian argitara gabe. Haren ondoren Bonifazio Etxegarai euskaltzain jaunak ere alor honekin zerikusi duten txosten baliotsuak argitara zituen Euskera agerkarian.
Gero, ordea, gerla ondoko garaian Euskaltzaindiak zeregin premiatsuenetara bildu beharra izan du, eta hori ere bere ahalbideek uzten zioten heinean. Baina gaur, berriz ere eta gogotsu, bere eginbide eta asmo nagusietara itzultzen da. Eta zorionean eremu honetan ikerlariak ere badirenez gero, horien emaitzak bultzatu eta aitzinatzeko, liburu-sorta berri honi hasiera eman nahi izan dio.
Toki-izenek eta pertsona-izenek argi handia egotz dezaketela euskara sustraitik aztertzeko ez du inork zalantzan jarriko. Ongi etorriak izan bitez, bada, ikertzaile eta biltzaileak, bai lehengo paper zaharrak eta bai gaurko hiztunen ezpainak jakin-iturritzat dauzkatenak.
Eta hemen zilegi izan bekit azkenengo hauentzat, eta batez ere bat-bateko biltzaile direnentzat, ohar bat egitea, noraezeko eta behar-beharrezkoa baita: bilketa-lana fidagarria izango baldin bada, aurreiritziak alde batera utzi behar direla. Hitzak, alegia, zehatz-mehatz eta diren bezala jaso behar direla, eta ez guk nola beharko luketen uste bezala. Iturriko ura lohitua eskaintzen baldin badigute, ez du ezertarako balio.
Kondaira lekuko, euskaldunak mendeetan zehar beste hizkuntza eta herri askorekin harremanetan izan dira (zeltak, erromatarrak, arabiarrak, latinetik sortutako hizkuntzak, etab.); guzti horien arrastoak izenetan egotea ez da harritzekoa eta horrek ez gaitu bat ere lotsatu behar.
Datuak leialki biltzen eta ematen direnean, orduan, eta orduan bakarrik, egin ahalko dugu jakintzak eskatzen duen bezalako azterketa-lana. Eta horrelako azterketek ustekabeko aurkikunde pozgarri eta miraritsuetara eraman gaitzakete.
Gainerakoan, gauza jakina da Onomastika saila bi azpisailetan sailkatu ohi dela: giza-izenak eta toki-izenak; baina, azken finean, bata eta bestea estu erlazionaturik daude elkarrekin, eta gure liburu-bilduman biek dute sarrera.
Aitortu behar dut, azkenik, aparteko modu batean begiko dudala gure bildumako lehen seme hau Iruñerriko azterketa delako, hots, euskara lur azalean daraman eskualdekoa. Euskara ez da han hil zaharra. Beronen agerbideak usu, ugari eta garden azaltzen dira, Jimeno Jurio jaunaren lanak frogatzen duen bezala. Zinez, adurrik hoberenaz itsasoratzen da gure ontzi!
Izandako iturriak
Erdi Aroko agiri bildumak izan
dira lan hau burutzeko baliatu dugun iturri behinenetako bat. Horietan nabarmentzekoak dira Eusko Ikaskuntzaren Fuentes
documentales medievales del País Vasco izeneko sailean argitara emandako
lanak, Nafarroatik atera eta Euskal Herriko beste herrialdeetara,
Hegoaldekoetara behintzat, iristeko aukera eman
digutelako. Sail honetan aipa daitezke, beste askoren artean, M.
Crespok, J. Enríquezek, C. Hidalgo de Cisnerosek eta Mª. T. Ruizek kaleratu
dituzten hango eta hemengo artxiboetako agiri bildumak, beste norbaitekiko
lankidetzan arruntean.
Nafarroako dokumentazioan biziki garrantzizko dira J. M.
Lakarraren Colección Diplomática de Irache, S. Garzia Larragetaren El
Gran Priorado de la Orden de San Juan de Jerusalén. Siglos XII-XIII. Colección
Diplomática, A. Martín Duqueren Documentación Medieval de Leire (siglos
IX a XII), J. M. Jimeno Jurioren Documentos medievales artajoneses eta El libro Rubro de
Iranzu, J. Carrascoren La Población de Navarra en el siglo XIV, I.
Ostolatzaren Colección Diplomática de Santa María de Roncesvalles
(1127-1300), J. Goñi Gaztanbideren Colección Diplomática de la catedral
de Pamplona-Bakuna-.
829-1243 eta azkenik, baina ez gutienik, R.
Zierbideren liburu ugari eta joriak, batez ere E. Ramosekin batean argitara
emandako Documentación Medieval del Monasterio de Santa Clara de Estella
(siglos XIII-XVI), Documentación Medieval del Monasterio de Santa
Engracia de Pamplona (Siglos XIII-XVI), Documentación Medieval
del Monasterio de San Pedro de Ribas de Pamplona (siglos XIII-XVI), Documentación
medieval del archivo municipal de Pamplona (1129-1356) eta, buruenik, Archivo municipal
de Tafalla (1557-1540).
Iparralderako lanik axolazkoena
oraindik argia ikusi ez duen (tesi moduan 1966an aurkeztu bazuen ere) E.
Goihenetxeren Onomastique du nord du Pays Basque (XIe – XVe
siècle) izan zaigu, eta beste neurri batean R. Zierbideren Censos
de población de la Baja Navarra eta Le Censier gothique de Soule. Autore honen eta J. Santanoren lankidetzaren
fruitu diren Colección Diplomática de Documentos Gascones de la Baja Navarra
(siglos XIV-XV). Archivo General de Navarra. Tomo I eta Colección
Diplomática de Documentos Gascones de la Baja Navarra (siglos XIV-XV). Archivo
General de Navarra. Tomo II direlakoak ere baliatu ditugu ikerketa honetan.-Bakuna-
Euskal Herriaren inguruko agiri
bildumak ere aintzat
hartu ditugu, Valpuestakoa (Pérez Soler, 1970) eta Donemiliaga Kukullakoa
(Ubieto, 1976, Ledesma, 1989) bereziki.-Bakuna- Anitzez liburu gehiago ere
arakatu ditugu, bibliografian ikus daitekeen bezala, ikuskatu ditugun guztiak
hor azaltzen ez diren arren, zeren, izan ere, behin kopuru batera iritsiz gero
neke baita, biziki, datu berriak kausitzea.-P. elkartua, mendekoa-
Bestalde, eta Erdi Aroaz geroko datuez kestione, garbi aitortu behar
dugu ditugun lekukotasun gehienak erreinu zaharrekoak direla, eta lan hau, beraz, zeharo alderditua eta makurtua dagoela
Nafarroa aldera, aieka honetatik. Izan
ere, dokumentazioko bilketa lana batez ere Nafarroako Protokolo Artxiboan egin
dugu. Ahozko lekukotasunak jasotzeko galdeketak ere, gutiz gehienetan, Foru
Erkidegoan eginak dira, eta izenak, beraz,
nafarrak dira gehien-gehienetan. Puntu honetan argi utzi nahi dugu aipatzen
diren hipokoristikoetako batzuk dagoeneko hilik dauden lagunenak direla, gure
berriemaileek herrian berean edo inguruko herriren batean ezagutu zituztenenak.
Bestalde, hemen agertzen diren testigantza
dokumental gehienxkoenak pertsona historikoei dagozkie, hau da, noizbait bizi
izan ziren pertsonei, noizbait hori noiz edo noiztsu izan zen ongi dakigularik,
agiri ofizialetan kausituak baitira gehien-gehienak. Alabaina, ez dugu oikonimia
baztertu nahi izan, agiri ofizialetan aurkitzerik izan ez dugun zenbait izen
azaltzen direlako. Zernahi gisaz, euskal oikonimo horien sorrera zein izan den
bistakoa da, hots, euskal etxe izen horien oinarrian zer dagoen garbi dago, eta
ez dugu arrazoirik ikusten garai batean, behiala, Karloskorena etxearen
sorreran, adibidez, edo bere izenarenean
bederik, Karlosko izan ez zela uste izateko.
Lekukotasun
historikoez landa, egun bizirik dauden hipokoristiko franko ere bildu ditugu,
arestian erran bezala ia guztiak Nafarroakoak. Datu gehienak eman dizkigutenak ondoko berriemaile hauek dira:
Sagrario Aleman (Etxaleku), Jose Ramon Amoros (Arantza), Maider Ansa (Arano),
Pello Apezetxea (Etxalar eta Goizueta), Aitor Azkarate (Aniz, Berroeta), Joxe
Mari Berasain (Ultzama, Basaburua, Odieta, Imotz, Anue), Edurne eta Izaskun
Bertiz (Doneztebe, Labaien, Saldias), Jose Luis Erdozia (Etxarri Aranatz,
Sakana), Maider Goñi (Oitz[1]),
Andres Iñigo (Malerreka aldea), Aitziber Iratzoki (Lesaka), Ainhoa Iriarte
(Arizkun, Biarritz, Erratzu, Urdazubi, Zugarramurdi), Itxaro Irigoien (Oronoz),
Peio Kamino (Luzaide, Arnegi), Bittorio Lizarraga (Leitza, Eratsun, Ezkurra),
Patxi Menta (Arizkun), Paskual Rekalde (Amaiur, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi,
Senpere), Jose Mari eta Pilar Satrustegi (Arruazu, Arbizu, Dorrao, Etxarri
Aranatz, Etxauri, Lakuntza, Lizarraga Ergoiena, Oderitz, Larraun, Uharte
Arakil, Urdiain), Klara Zelaieta (Igantzi) eta Juan Jose Zubiri (Goizueta,
Gipuzkoa).
Aitzinekoez
landara, Nafarroa Beherean Louis Xuri (Gamue) eta Xane Idiart (Amendüze)
elkarrizketatu ditugu, eta Zuberoan Jean-Louis Davant (Larrabile) eta Txomin
Peillen (Santa Grazi) euskaltzainak. Hemen hauen guztien
alderako gure zorra ezagutu eta aitortu nahi dugu, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa baitzatekeen lan hau
burutzea. Bide honetatik ikasirikako datuek azentuz horniturik ageri dira, gorago erran gisan. Era berean, Mitxelenaren
Zaraitzuko euskararen gaineko lana (1967) eta Caminoren Aezkoako hizkeraren
ingurukoa (1997) oso kontuan hartu ditugu, galbidean edo dagoeneko galdurik
dauden Nafarroako Pirinioetako mintzoen berri ematen digutenez geroztik.
Bestelako zorrak zein bere tokian ematen ditugu aditzera.
Iturritzat erabili dugu, baita ere, eta gorago
erran bezala, Auspoa bilduma ederreko hainbat lan, bertan
oraindik bizirik dauden edo orain gutxi arte bizirik egon diren hipokoristikoak
biltzen direlako. Hauek, adierazi moduan, azenturik gabe azaltzen dira.
Iparraldeko izenen bilketarako azken urteotako Herria erabili dugu.
Euskal literaturan agertzen diren hipokoristiko batzuk ere aintzat hartu
ditugu, jakina, baina arlo honetan ez dugu
arrunteko lanik egin, hots, ez dugu burutik bururako lanik moldatu. Puntu
honetan ezin dugu aipatu gabe utzi Patziku Perurena goizuetar leitzartuaren Leitzako
Errege Erreginak liburu bikaina, hainbat eta hainbat hipokoristiko jasotzen
dituena, ez eta ere idazle honek Juan Jose Zubiri herritarrarekin kaleratutako Goizueta
eta Aranoko hizkerak deritzana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina