PUNTUAZIOA

Puntuazio arauak landu ditugu eta praktikatzen zenbait testuetan puntuazio markak ipini ditugu.

       Orixe. Santa Kruz Apaiza (Lizarragari)

Mandataria bidalita, Uitzira jaitsi nintzen eta han egon nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko bostak arte alfer alferrik. Nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo zuen eta nik Leitzara gau egitera. Han, nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko, apaizak beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta. Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati, doala Igantzira ni aipatu ere gabe.

Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa, azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi-garbi hitz egingo dut ohi bezala, ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean jartzen dut eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina