PERPAUSAK

Perpausak aztertu ditugu baita. Perpaus nagusia eta menpekoa identifikatu eta perpaus menpeko mota identifikatu.

Izandako iturriak

Erdi Aroko agiri bildumak izan dira lan hau burutzeko baliatu dugun iturri behinenetako bat. [MP osagarria konpletiboa]
Horietan nabarmentzekoak dira Eusko Ikaskuntzaren Fuentes documentales medievales del País Vasco izeneko sailean argitara emandako lanak (MP erlatibozkoa), Nafarroatik atera eta Euskal Herriko beste herrialdeetara, Hegoaldekoetara behintzat, iristeko aukera eman digutelako[MP kausala].
Nafarroako dokumentazioan biziki garrantzizko dira J. M. Lakarraren Colección Diplomática de Irache, S. Garzia Larragetaren El Gran Priorado de la Orden de San Juan de Jerusalén. (P bakuna)

Euskal Herriaren inguruko agiri bildumak ere aintzat hartu ditugu, Valpuestakoa (Pérez Soler, 1970) eta Donemiliaga Kukullakoa (Ubieto, 1976, Ledesma, 1989) bereziki. [P bakuna]
Bestalde, eta Erdi Aroaz geroko datuez kestione, garbi aitortu behar dugu ditugun lekukotasun gehienak erreinu zaharrekoak direla[MP osagarri konpletiboa], eta[emendiozko juntadura] lan hau, beraz, zeharo alderditua eta[emendiozko juntadura] makurtua dagoela Nafarroa aldera, aieka honetatik.
Izan ere, dokumentazioko bilketa lana batez ere Nafarroako Protokolo Artxiboan egin dugu. [P bakuna]

Ahozko lekukotasunak jasotzeko galdeketak ere, gutiz gehienetan, Foru Erkidegoan eginak diraeta izenak, beraz, nafarrak dira gehien-gehienetan (MP kontsekutiboa).
Puntu honetan argi utzi nahi dugu aipatzen diren hipokoristikoetako batzuk dagoeneko hilik dauden lagunenak direla[MP osagarri konpletiboa],[alborakuntza juntadura] gure berriemaileek herrian berean edo inguruko herriren batean ezagutu zituztenenak[MP].
Alabaina, ez dugu oikonimia baztertu nahi izan, agiri ofizialetan aurkitzerik izan ez dugun zenbait izen azaltzen direlako[MP kausala]
Aitzinekoez landara, Nafarroa Beherean Louis Xuri (Gamue) eta Xane Idiart (Amendüze) elkarrizketatu ditugu, eta Zuberoan Jean-Louis Davant (Larrabile) eta Txomin Peillen (Santa Grazi) euskaltzainak. [P elkartua, emendiozko(eta) juntaduraren bitartez elkartuak]

Bestelako zorrak zein bere tokian ematen ditugu aditzera. [P bakuna]
Iparraldeko izenen bilketarako[MP helburuzkoa] azken urteotako Herria erabili dugu
Euskal literaturan agertzen diren hipokoristiko batzuk ere aintzat hartu ditugu, jakina, baina arlo honetan ez dugu arrunteko lanik egin, hots, ez dugu burutik bururako lanik moldatu.[MP aurkaritzakoa]





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina