Lagunaren
deskripzioa
Nire lagunaren izena Idoia da. 18 urte bete berriak ditu.
Ikasketen aldetik, ADE ikasten ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Garaiera ertainekoa da eta flakoa da. Begi ederrak ditu,
urdin-urdinak dira. Adats beltza eta lisoa darama. Neska zuraila da.
Hanka-okerra da, izan ere, betidanik gaizki ibili izan da. Neska ederra da.
Alderdi psikologikoari dagokionez, neska alaia eta irekia
da. Pertsonak ezagutzeko erraztasuna dauka eta gustuko du. Edozer arazoren
aurrean jokaera positiboa artzen du eta horren ondorioz oso gutxitan ikusiko
duzu betilun. Hala ere, beharrezkoa den momentuetan, jenio txarra ateratzen du.
Arras burugogorra da.
Ahizparen
deskripzioa
Nire ahizparen izena Maitane da. 16 urte ditu baina gutxira
17 beteko ditu, abenduaren bederatzian hain zuten. Ikasketen aldetik,
Administrazioko lehengo kurtsoan dago Donapean.
Neska garaia eta ahula da. Hankaluzea da. Begi marroiak ditu
eta gaztaina koloreko adats lisoa. Bere aspektu fisikoaz gutxien gustuko duena
sudurra da, izan ere, sudur makoa du. Hala ere, aski polita da. Nahiko zuraila
da.
Alderdi psikologikoari dagokionez, neska lotsatia da
hasieran eta konfiantza lortzea kostatzen zaio, baina lortzen duenean oso alaia
eta maitagarria da. Lagunkoia da, horregatik lagun on aunitz ditu. Nahiko
eragabea da.
Klaseko deskripzioa
Adats tindatu
errubioa duen neska da, adats luze eta lisoa. Begi berdeak ditu eta nahiko
zuraila da, garaiera ertainekoa eta ahula da. Orban handia dauka eskuineko
besoan. Belarri bakoitzean bi belarritako eta ezkazal luze eta zainduak
daramatza. Neska xarmanta da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina